IZEN-EMATE EPEA:
- Ur jarduerak: Irailaren 12tik 16ra
- Aretoko jarduerak: Irailaren 12tik 19ra.
Oharra: Eskainitako plaza kopurua baino eskaera gehiago dauden ikastaroetan, zozketa egingo da izena eman dutenen artean. Kanpoan gelditzen direnekin itxaron zerrenda bat sortuko da.
Landetako kiroldegian lau aldagela eraberrituko dira eta obrak irauten duten bitartean, baliteke zenbait momentu edo egunetan kiroldegiko eremuen erabilera mugatu behar zatea. Obren jarduketa-eremuak barne hartzen ditu aldagelak eta Squash-pistetara sarbidea ere.
Aurreikuspenen arabera, irailean bukatuko dira obrak.
Barkatu eragozpenak.
Dena prest kanpoko igerilekuaren denboraldiari hasiera emateko! Ekainaren 11tik irailaren 11ra irekita egongo da goizeko 11:00etatik iluntzeko 20:00ak arte.
Itxoiten zaituztegu!