Martxoaren 4an zabalduko da igeriketako hirugarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea

Martxoaren 4tik 8ra bitartean irekiko da hirugarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea. Hiruhileko honetan haurtxo txikien igeriketa ikastaroa ere eskainiko da, larunbatetan.


Haurren igeriketako hirugarren hiruhilekoa 2024ko apirilaren 8an hasi eta ekainaren 20an amaituko da. Bigarren hiruhilekoko ikastaroan parte hartu dutenek lehentasuna izango dute eta harreran adierazi beharko dute ikastaroan jarraitu nahi duten ala ez. Jarraitu nahi ez dutenek, baja orria bete beharko dute. Izen emate berrietarako, izen emate orriak harreran jaso eta beteta itzuli beharko dira. Geratzen diren plazak zozketa bidez esleituko dira, izen emateak dauden plazak baino gehiago diren kasuetan.


Talde berriak adina eta mailaren arabera antolatuko dira eta kontuan hartuko dira bigarren hiruhilekoko ikastaroetako balorazio fitxak.


Horrez gain, hiruhileko honetan haurtxo txikien igeriketa ikastaroa ere eskainiko da, 7 hilabetetik 2 urtera bitarteko haurrentzat. Ikastaroa apirilaren 13tik ekainaren 29ra bitarte izango da, larunbatero (12 saio). Ikastaro honetarako izen ematea egiteko, izen emate orriak bete eta harreran itzuli beharko dira.


Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, gerturatu igerilekuko harrerara edo deitu 943814121 telefonora.

Matroigeriketa 2024

 
 
Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Martxoaren 4an zabalduko da igeriketako hirugarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information