Azpeitiako Udal Kirol Patronatuak osatu du 2023ko udako jardueren eskaintza
Uztaila eta irailean zehar eskaintza zabala eskainiko da igerilekuan. 4-13 urte bitartekoentzako ikastaro trinkoez gain, bestelako jarduerak ere eskainiko dira. Jarduera guztieratako izen emateak maiatzaren 29tik ekainaren 4ra irekiko dira.
Umeentzako ikastaro trinkoak uztailaren 3tik 21ra eta irailaren 11tik 29ra izango dira, astelehenetik ostiralera, egunero. Ordutegiak honakoak izango dira:
UZTAILA (3tik 21ra) | IRAILA (11tik 29ra) | ||
4-6 urte bitartekoentzat | 10:00 | 4-6 urte bitartekoentzat | 17:30 |
11:00 | 18:20 | ||
12:00 | 18:40 | ||
16:00 | |||
7-13 urte bitartekoentzat | 9:00 | 7-13 urte bitartekoentzat | 18:40 |
17:00 |
Kasu horretan, taldeak igeriketa mailaren arabera egingo dira eta ondorioz, ordu aukeraketa orientagarria izango da. Beraz, taldeak egitean, norberak aukeratutako orduak alda daitezke. Ikusi hemen eskaintza.
Horrez gain, bestelako jarduera ugari ere eskainiko dira. Uztailerako, irailerako edo bi hilabetetarako eman daiteke izena. Ikusi hemen eskaintza.
Izen emateak maiatzaren 29tik ekainaren 4ra bitartean izango dira. Ikastaroetan gehienezko pertsona kopurua gainditzen den kasuetan, zozketa egingo da. Bestela, epea amaitu ondoren ere izen emateko aukera egongo da, taldeak bete arte. Izen emate orriak harreran jaso daitezke.
Azkenik, eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, gerturatu igerilekuko harrerara edo deitu 943814121 telefonora.