Matroigeriketa ikastaroak larunbatetan
Urtero bezala, apiriletik ekainera “Matroigeriketa Ikastaroak” antolatuko ditugu larunbatetan.
Izena emateko, eskaera igerilekuan bete beharko duzue honako data hauetan:
Otsailak 22, 23 eta 24.
HAURTXO TXIKIEN UR JARDUEREN JUSTIFIKAZIOA:
• Urak dituen hainbat propietatea (grabitate eza, airea baino 12 aldiz trinkoagoa, dentsoagoa...) abantaila bat da haurra jaso eta bere lehen mugimenduak estimulatzeko.
• Adin hauetan haurrek zailtazunak izan ohi dituzte lurrean zutik egoteko eta bizkarra zuzen jartzeko. Uretan, adiz, ez dute mugitzeko inongo arazorik izaten.
• Haurtxoak propiozeptiboak diren sentsazioak bizi ditzake, besteak beste uretan murgiltzen denean edota luzera-ardatzean bira ematean buruz beheratik buruz gorara jartzera pasatzen denean.
• Haurtxoa etzanda dagoenean bere kinestesia hobetzen du eta ondorioz, propiozepzioa. Demostraturik dago estimulazio goiztiar baterako ur jarduerak tresnarik baliagarrienetarikoak
direla.
• Ur ekintzek haurtxoaren garapen ebolutiboaren prozesuan laguntzea bilatzen dute. Bere esperientzia psikomotriz, kongnitibo eta sozio afektiboak hornituko dituen jarduera anitzen bitartez. Azken finean, haurtxoaren garapen integrala erraztea ur-ingurugiroari moldatzen progresibo baten bitartez.
ABANTAILAK: Haurtxoei ur jarduerek ekartzen dizkien onurak
• Psikomotor garapena: Ibiltzen ez dakiten haurtxoentzat, ura, izugarrizko posibilitateak eskaintzen ditu. Mugitzeko modu ezberdinak aurkituko ditu. Adin goiztiar batetan hasten dira lantzen desplazamenduak, distanziak eta guztia motriz koordinazioan nabarmenduko da.
• Bihotz – arnasketa sistema sendotu: Ur ekintzak bihotza eta birikak indartzen ditu. Uretan egiten den lan arnasketari esker odolaren leku aldatze eta oxigenazioaren eraginkortasuna handitzen ditu.
• Inmunologia sistema sendontzen du.
• Adimen – konzientea gehiagotzen da: Demostraturik dago, lehenengo bi urteetan ur – ekintzat egin duten haurtxoek, ingurugiroaren pertzepzio handiago garatzen dutela, eta honekin batera
kreatibitatea eta behatzeko ahalmena. Urak haurraren jolasteko gaitasunak estimulatzen du eta ondorioz etorkizuneko ikasketetarako ere onuragarria izango da.
• Guraso – haurtxoan arteko harreman afektibo eta kognitiboa sendotzea da.
• Jolas giro batetan sozializatzen hasten da, pertsona bezala bere ingurigiroan naturaltasunez garatuz. Beste haurtxoekin dituzten esperientziak hauentzat oso lagungarriak dira. Haurtxoak
taldean mugitzeko eta komunikatzeko konfiantza handiagotzen du.
• Bizi iraupen trebetasunak garatzen ditu.
• Haurtxoari lasaitzen laguntzen dio
• Haurtxoari segurtasun handiago izaten laguntzen dio.