Berriak
Azpeitiako Udal Kirol Patronatuak osatu du 2023ko udako jardueren eskaintza
Uztaila eta irailean zehar eskaintza zabala eskainiko da igerilekuan. 4-13 urte bitartekoentzako ikastaro trinkoez gain, bestelako jarduerak ere eskainiko dira. Jarduera guztieratako izen emateak maiatzaren 29tik ekainaren 4ra irekiko dira.
Umeentzako ikastaro trinkoak uztailaren 3tik 21ra eta irailaren 11tik 29ra izango dira, astelehenetik ostiralera, egunero. Ordutegiak honakoak izango dira:
Gehiago irakurri: Azpeitiako Udal Kirol Patronatuak osatu du 2023ko udako jardueren eskaintza
Matroigeriketa ikastaroak larunbatetan
Urtero bezala, apiriletik ekainera “Matroigeriketa Ikastaroak” antolatuko ditugu larunbatetan.
Izena emateko, eskaera igerilekuan bete beharko duzue honako data hauetan:
Otsailak 22, 23 eta 24.
PATINETAN IKASTEKO EDO HOBETZEKO HAUR ETA HELDUENTZAKO PATINEN IKASTAROA IZANGO DA OTSAILETIK
Azpeitiko Udalak patinaje ikastaroa antolatu du patinetan ibiltzen ikasi edo beren teknika hobetu nahi duten haur eta helduentzat. Otsailetik apirilera bitartean gauzatuko da ikastaroa eta helduei (hasi berrientzako zein patinetan moldatzen direnentzakoan) eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ikastaroa izango da (adinaren arabera, bi talde egingo dira).
Helduentzako bi talde osatuko dira: hasi berrientzako taldeak 10:00etatik 11:30era izango du klasea, eta, patinetan ondo moldatzen direnen taldeak 11:30etik 13:00etara izango da. Haurrentzako ere bi talde osatuko dira eta arratsaldez izango dute ikastaroa; 17:00etatik 18:30era LH 1 eta 3 arteko haurrentzako ikastaroa eskainiko da eta 18:30etik 20:00etara LH4tik LH6ra bitartekoentzako. Taldeak mugatuak izango dira eta ikastaroa egiteko ezinbestekoa izango da patinak eta kaskoa eramatea.
Izena igerilekuan eman beharko da. Kirol Patronatuko bazkideek 50€ ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 75€.
Noiz
Otsailaren 4- 5, 12 eta 18an;
Martxoaren 4-5 eta 11-12an;
Apirilaren 1-2 eta 29-30ean.
JAKINARAZPEN GARRANTZITSUA
Azpeitiko Kirol Patronatuko bazkidetzan 18 urtetik gorako ikaslea izateagatik, langabezian egoteagatik edo gutxieneko errentagatik hobariak jasotzen duzuenok, Abenduak 13 baino lehen agiriak eguneratuak aurkeztu beharko dituzue datorren urteko kuotetan hobariak jasotzen jarraitu ahal izateko. Agiria jaso ezean, orain arte jasotako hobariak ezingo dira ezarri datorren urteko kuotetan.
Agiriak igerilekuetako harreran edo
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
helbide elektronikoan aurkeztu ditzakezue.
Bide batez, gogorarazi nahi dizuegu, 2023 urterako Azpeitiko Kirol Patronatuan bazkidetzan baja eman nahi baduzue, Abenduaren 29a baino lehen igerilekuetako harreran baja agiria bete behar duzuela. Baja eman ezean, bazkidetza 2023ko Abendurarte berrituko da.
Eskerrik asko eta egun ona izan.