Berriak
Kanpoko igerilekuaren irekiera
Dena prest kanpoko igerilekuaren denboraldiari hasiera emateko! Ekainaren 11tik irailaren 11ra irekita egongo da goizeko 11:00etatik iluntzeko 20:00ak arte.
Itxoiten zaituztegu!
Kirol jardueren epe aldaketak
Zerbitzua hobetu nahian, Kirol patronatuak aldaketak burutuko ditu eskaintzen dituen kirol jardueren epeetan. 2022ko udatik aurrera, bi denboraldi bereiziko dira:
- Udako jarduerak: Uztailean eta irailean egingo dira.
Izen-emate epeak:- Umeen igeriketako ikastaro trinkoak:
- Uztaileko trinkoa: Ekainak 1, 2 eta 3.
- Iraileko trinkoa: Ekainaren 20tik 24ra.
- Gainerako jarduerak: Ekainaren 6tik aurrera.
- Umeen igeriketako ikastaro trinkoak:
- Urteko jarduerak: Urritik ekainera egingo dira.
Izen-emate epeak:- Umeen igeriketako ikastaroak: Irailaren 12tik 16ra
- Gainerakoak: Irailaren 12tik aurrera
Udako kirol jarduerak 2022
Ekainaren 6an udako kirol jarduetarako izen-emate epea irekiko da.
Informazio gehiago Igerilekuko harreran edo 943 81 41 21 telefonora deituz.
Tenis Txapelketa
Apirilaren 23, 24 eta 30ean Azpeitiako kiroldegian lehenengo tenis txapelketa burutuko da Oñatz tenis klubak antolatuta.
Finalak Maiatzaren 1ean jolastuko dira goizeko 9:00etatik aurrera.
Bertan, alebinak, infantilak eta kadeteak arituko dira goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak arte.