Datuen Babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Kontrakoa adierazi ezean, Azpeitiko Udal Kirol Patronatua da bere datuen tratamenduaren arduraduna. Patronatuaren eta burutzen duen jardueraren inguruko informazio gehiago webgune honetan aurkituko duzu.

Telefonoz, posta elektronikoz, gutunez edo aurrez aurre jar zaitezke gurekin harremanetan. Hau da gure posta-helbidea:

Azpeitiko Udalaren Kirol Patronatua
Salbe Auzuenea 13
PK.: 20730
Azpeitia (Gipuzkoa)

Herritarrentzako arreta telefonoa: 943 81 30 69

Helbide elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Zein da Datuen Babesaren Ordezkaria?

Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat bidaliz edo gure posta-helbidera gutun bat bidaliz.

Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoak (DBLO-EDB) datu pertsonalen gaineko zenbait eskubide ematen dizkiete interesdunei. Hona hemen eskubide horiek: Eskubide horien aplikazioa, kasu bakoitzean, tratamendu bakoitza legitimatzen duen oinarri juridikoaren araberakoa izango da, eta doan gauzatuko da.

Patronatoarekin harremanetan jarriz balia ditzakezu eskubideak, NANaren edo identifikazio-agiri analogoaren fotokopiarekin batera honako helbide honetara idatziz:

Salbe Auzuenea 13
P.K.: 20730
Azpeitia (Gipuzkoa)

Eskubide horiek baliatzeko eskaera jaso ondoren, ebazpena emango dugu. Ebazpen horrekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (DBEB) erreklama dezakezu www.avpd.euskadi.eus.

Hemen aurkituko duzu eskubide horiei buruzko informazio gehiago.

  •  Sarrera eskubidea

Eskubide horrek ahalmena ematen dizu zuri buruzko datu pertsonalak tratatzen ditugun jakiteko eta, hala bada, datu horiek ikusteko eskubidea izateko. Eskubide hori baliatzeko eskaerak banan-banan aztertuko dira, kasu batzuetan ez baitira erabilgarri.
Hemen deskargatu dezakezu eskubide hori baliatzeko inprimakia.

  • Zuzentze eskubidea

Eskubide horrek ahalmena ematen dizu erabiltzen ditugun eta okerrak diren zure datu pertsonalen zuzenketa eskatzeko. Zure ustez osatu gabe dauden datuak osatzeko eskubidea ere baduzu.
Hemen deskargatu dezakezu eskubide hori baliatzeko inprimakia.

  • Ezabatzeko eskubidea

Eskubidea duzu zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatzeko, DBEOren 17. artikuluan jasotako egoeraren bat gertatzen bada.
Hemen deskargatu dezakezu eskubide hori baliatzeko inprimakia.

  • Tratamendua mugatzeko eskubidea

Eskubide horrek aukera ematen dizu zure datuen tratamendua DBEOren 18. artikuluak jasotzen dituen egoera jakin batzuetan mugatzeko eskatzeko.
Hemen deskargatu dezakezu eskubide hori baliatzeko inprimakia.

  • aurka egiteko eskubidea

Zure datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea duzu, baldin eta tratamendu hori interes publikoaren izenean egindako misio batean edo interes legitimoan oinarrituta badago, profilak egitea barne.
Hemen deskargatu dezakezu eskubide hori baliatzeko inprimakia.

Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Inola ere ez dizkiegu datuak hirugarrenei lagako aldez aurretik jakinarazi gabe eta behar den oinarri legitimatzailea izan gabe.

Batzuetan, zerbitzu jakin batzuk ematen dizkiguten enpresak kontratatzen ditugu, eta, horretarako, datu pertsonalak eskuratu behar izaten ditugu. Enpresa horiekin sinatu ditugu tratamenduaren arduradun-kontratuak, DBEOaren eta DPBLOren xedapenak betetzen dituztenak. Kontratu horien bidez ziurtatzen dugu enpresa horiek kontratatutako zerbitzua emateko soilik erabiltzen dituzten datuak tratatzen dituztela, ez dituztela inoiz erabiltzen baimendu ez dizkiegun helburuetarako, eta datu horiek ez dizkietela lagako hirugarren enpresei eta/edo administrazioei. Gainera, datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatuko duten segurtasun-neurriak ezartzeko eskatzen diegu. Indarrean dauden datuen babesari buruzko xedapenak betetzen dituztela bermatzen diguten enpresa eta erakundeekin soilik kontratatzen dugu.

Kasu bakoitzean jakinaraziko dizugunez, egoera jakin batzuetan, hainbat administrazio publikori datuak lagatzeko legezko betebeharra dugu, lege horiek ematen dizkiguten botere publikoez baliatzeko.

Kontrakoa adierazi ezean, ez dugu datuen nazioarteko transferentziarik egingo.

Zer segurtasun-neurri aplikatzen ditugu datuen tratamenduan?

Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin (3/2010 Errege Dekretua, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena).

Tratamendu Jardueren Erregistroa

PDF honetan, Azpeitiko Udaleko Kirol Patronatuaren Tratamendu Jardueren Erregistroa aurkituko duzu, baita Patronatuak egiten duen datu pertsonalen tratamendu bakoitzaren informazio zehatza ere.

Zer dira cookie-ak?

Zenbait webgunetan sartzean ordenagailura behera kargatzen den fitxategi bat da cookie bat. Informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko funtsezko eginkizuna dute cookie-ek. Besteak beste, aukera ematen diote web orri bati erabiltzaile baten edo haren ordenagailuaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzeko, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.

Cookie motak

Cookie-ak bidaltzen dituen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen domeinua kudeatzen duen erakundea nor den aintzat hartuta, bi mota bereizi ahal dira: cookie propioak eta beste batzuen cookie-ak.
Bezeroaren nabigatzailean gordeta gelditzen diren denboraren arabera ere sailkatu ahal dira. Hartara, batzuk saioko cookie-ak izango dira, eta beste batzuk cookie iraunkorrak.
Azkenik, lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera, beste sailkapen bat dago eta bost mota hauek daude: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookie-ak, analisi cookie-ak, publizitate cookie-ak eta publizitate konportamentaleko cookie-ak.

azpeitikokirolpatronatua.eus atariak erabiltzen dituen cookie-ak

azpeitikokirolpatronatua.eus atariak cookie-ak erabiltzen ditu atarian nabigatzea errazteko, segurtasun arrazoiengatik, eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen eraginkortasun eta pertsonalizazio handiagoa lortzeko. azpeitikokirolpatronatua.eus atarian erabilitako cookie-ak soil-soilik erabiltzaile izengabe batekin eta haren ordenagailuarekin lotzen dira, erabiltzailearen izen-abizenak jakiteko erreferentziarik ez dute ematen, eta ezin dituzte irakurri ordenagailuan dauden datuak ez eta haiei birusik eragin ere.

Hona hemen azpeitikokirolpatronatua.eus atariak erabiltzen dituen cookie motak:

Cookie teknikoak. Propioak edo beste batzuenak eta saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Ongi nabigatzeko bidea ematen dute, eta bai webgunera egiten dituen bisitetan erabiltzaileak dituen lehentasunak ezagutzekoa ere. Horrez gain, webgunean cookie-ak erabiltzea dela-eta, erabiltzailearen baimena kudeatzen dute, cookie-ak erabiltzea onartu duten pertsonei cookie-en politikari buruzko informazioa behin eta berriz erakusteak dakarren gehiegizko eragozpena saihesteko helburuarekin. 
Pertsonalizazio cookie-ak. Propioak eta iraunkorrak dira, eta aukera ematen diote erabiltzaileari zerbitzuan sartzeko ezaugarri orokor batzuekin; erabiltzailearen terminalean zenbait irizpideren arabera aurrez zehaztutako ezaugarriekin, hain zuzen, hala nola hizkuntza, erabiltzen duen nabigatzailea, erabiltzailea errepikaria den detektatzea, erabiltzailearen kokapena gogoratzea, eta abar. 
Analisi cookie-ak. Beste batzuenak eta iraunkorrak dira. azpeitikokirolpatronatua.eus atarira bisita egiten duten erabiltzaileen jokaerari jarraipena egiteko eta jokaera hori aztertzeko bidea ematen dute. Hain zuzen, azpeitikokirolpatronatua.eus atariak Google Analytics erabiltzen du, webgunea aztertzeko Googlek garatutako zerbitzu bat, webguneetan nabigatzea neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen duena. Honi buruzko argibide gehiago daude helbide honetan: www.google.es/intl/es/analytics/privacyoverview.html. Gainera, cookie hauek erabiltzea desgaitzeko ere balio du. 
Webguneak aztertzen direnean ez da datu pertsonalei buruzko informaziorik eskuratzen, eta, beraz, webgunean nabigatzen duten pertsonen pribatutasuna babestea bermatzen da. Eskuratzen den informazioa webgunean sartzen diren erabiltzaileen kopuruari buruzkoa da, ikusten diren web orriei buruzkoa, maiztasunari eta bisiten errepikapenari buruzkoa, iraupenari buruzkoa... Informazio horrek guztiak ahalbidetzen du atari honek zerbitzu hobea eta egokiagoa eman ahal izatea.

Nola ezabatu eta/edo aldatu cookie-en konfigurazioa?

azpeitikokirolpatronatua.eus atariak cookie-en politikari buruzko informazioa erakusten du edozein orriren goiko aldean, atarian sartzen den lehen aldian eta cookie-ak ezabatzen diren bakoitzean.
Behin nabigazioa hasten denean cookie-ak onartzen dira eta abisua ez da berriro agertzen cookie horiek ezabatu arte.

Nola ezabatu eta/edo aldatu cookie-en konfigurazioa?

Erabiltzaileak libreki erabaki dezake azpeitikokirolpatronatua.eus atariak erabiltzen dituen cookie-ak haren gailuan ezartzen diren edo ez. Alde horretatik, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu ahal du besterik ezean cookie guztiak onartzeko edo haiei uko egiteko, edo cookie bakoitza jasotzeari buruzko abisu bat jasotzeko pantailan eta une horretan erabakitzeko gailuan ezarri edo ez. Nolanahi ere, erabiltzaileak edozein unetan ezabatu ahal izango ditu azpeitikokirolpatronatua.eus atariak haren gailuan ezarrita dituen cookie-ak, nabigatzaileak ezarrita duen prozedurari jarraituta.
Nabigatzaile bakoitzean prozedura desberdina da. Hain zuzen, nabigatzailearen "Laguntza" funtzioak erakusten du nola egin behar den.

  • http://azpeitikokirolpatronatua.eus/templates/ja_senecio/images/arrow.png) 25px 8px no-repeat;">Internet Explorer: windows.microsoft.com/es-xl/internet-explorer/delete-manage-cookies#ie="ie-10" 
    FireFox: support.mozilla.org/es/kb/Borrar%20cookies 
    Chrome: support.google.com/chrome/answer/95647?hl="es" 
    Safari: www.apple.com/es/privacy/use-of-cookies/

Jakinarazi behar dizugu nabigatzailea cookie guztiei edo espresuki azpeitikokirolpatronatua.eus atariko cookie-ei uko egiteko konfiguratzeak ez dizula eragotziko atarian nabigatzea, baina eragotziko dizu horietako batzuk instalatuta izatea eskatzen dizuten funtzionalitate batzuk gozatzea.

Azpikategoria

 
 
Zu hemen zaude: Hasiera Udal kirol patronatua Kokapena Udal kirol patronatua

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information