Urteko Tarifak - 2021
HOBARIAK:
AZPEITIAN ERROLDATUTA EGON BEHAR DA BEHERAPENA JASO AHAL IZATEKO.
• Familia-abonuetan %25
Familiko abonuetan, diru sarreren araberako hobariak edo deskontuak egingo dira, familiko kide guztien diru sarrerak kontuan hartuta.
Familia kide kopurua Urteko diru sarrera gordinen kopurua (gehienez)
2 21.000,00 €
3 25.700,00 €
4 30.500,00 €
5 34.100,00 €
6 36.800,00 €
7 39.500,00 €
8 42.200,00 €
+1 2.800,00 €
* Banatutako bikoteetan, seme-alabarik badute elkarrekin, hauek gurasoetako bietako edonoren familiako abonuan sartzeko aukera izango dute, zaintza banatua izan arren.
• Erretirodunek
• % 25 hobaria banakako abonuetan.
• % 25 hobaria Familia-abonuetan, bi ezkontideek izan behar dute 65 urte edo gehiagokoak edo baita ere, bat erretiroduna ez izan eta Gizarte Segurantzan alta eman gabe badago.
• Pentsiodunek
• % 25eko hobaria, Minusbaliotasun maila erabateko ezintasun iraunkorra dutenak.
• % 25eko hobaria, Minusbaliotasun maila ezintasun iraunkor osoa izan eta Gizarte Segurantzan alta eman gabe daudenak.
• %25eko hobaria, Alarguntasun pentsioa izan eta Gizarte Segurantzan alta eman gabe daudenak.
• Familia-abonuetan, familiako kide bat ezintasun egoeran badago:
- % 25eko hobaria, pertsona horrek %65etik gorako ezintasuna badu.
- % 10eko hobaria, pertsona horrek %33tik %65era bitarteko ezintasuna badu.
• Langabeek
• %35eko hobaria Famili abonuetan, bi bikotekideek egon beharko dute langabezian.
• %35eko hobaria banakako abonuetan.