Azaroaren 27tik abenduaren 1era bitartean irekiko da bigarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea. Ikastaroak 2024ko urtarrilaren 8an hasi eta martxoaren 22an amaituko dira.

Lehenengo hiruhilekoko ikastaroan parte hartu dutenek lehentasuna izango dute eta harreran adierazi beharko dute ikastaroan jarraitu nahi duten ala ez. Jarraitu nahi ez dutenek, baja orria bete beharko dute. Gainotzekoek, izen emate orriak harreran jaso eta beteta itzuli beharko dituzte. Geratzen diren plazak zozketa bidez esleituko dira, izen emateak dauden plazak baino gehiago diren kasuetan.

Taldeak adina eta mailaren arabera egingo dira eta kontuan hartuko dira lehenengo hiruhilekoko ikastaroetako balorazio fitxak.

Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, gerturatu igerilekuko harrerara edo deitu 943814121 telefonora.

2023 24 Ikastaroak

Haur, gazte eta helduentzako kirol jarduera eskaintza zabala izango da 2023-2024 ikasturtean.

Izena emateko epea irailaren 11tik 17ra bitartean irekiko da. Izen emate orriak harreran jaso eta beteta itzuli behar dira. Ikastaroetan gehienezko pertsona kopurua gainditzen den kasuetan, zozketa egingo da.

Urtero bezala, 2023-2024 ikasturterako eskaintza zabala prestatu du Kirol Patronatuak. Ikusi eskaintza hemen.

Ikastaro guztiak urriaren 2an hasiko dira. Aretoko ikastaro guztiek zein helduen igeriketako ikastaroek ikasturte osoko iraupena izango dute, urritik ekainera bitarte, hain zuzen ere. Haurren igeriketako jarduerek, aldiz, 3 hilabeteko iraupena izango dute eta ikastaro bakoitzaren hasieran izen emate epe berri bat irekiko da.

Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, gerturatu igerilekuko harrerara edo deitu 943814121 telefonora.

Uztailaren 30 eta 31n, berriz, kirol instalazioak itxita egongo dira, herriko festak direlako.

Urtero bezala, abuztuko lehen egunak erabiliko dira 6 kaleko igerilekuko eta igerileku txikiko beharrezko mantentze lanak egiteko. Hori horrela, abuztuaren 2tik 13ra ez dira erabilgarri egongo instalazio horiek. Igerilekuko gainontzeko zerbitzuak (gimnasioa eta sauna) erabilgarri egongo dira, abuztuko ordutegian. Horrez gain, gogoratu, uztailaren 30 eta 31n, eta abuztuaren 1ean, igerilekuko eraikina itxita egongo dela, herriko festak direla eta.

Abuztuko ordutegia, honakoa da:

  • Astelehenetik larunbatera: 9:00-13:00 / 16:00-20:00
  • Igande eta jai egunetan: 9:00-14:00

Bestalde, kirolegia ere itxita egongo da uztailaren 30tik abuztuaren 13ra bitarte. Gainontzean, urteko egutegian egongo da irekita.
Azkenik, gogoratu kanpoko igerilekua irailaren 10era arte irekita dagoela, egunero, 11:00tatik 20:00tara.

Udaberriko ikastaroaren arrakasta ikusirik, Azpeitiko Udalak patinaje ikastaro trinkoa antolatu du ekaina amaierarako. Saioak arratsaldez izango dira, ekainaren 19, 20, 21, 22 eta 24ean.Patinajea Ekaina 2023

 

Helduentzako bi talde osatuko dira: hasi berrientzako taldeak 18:30tatik 19:30tara izango du klasea, eta, patinetan ondo moldatzen direnen taldeak, aldiz, 19:30tatik 21:00tara. Haurrentzako ere bi talde osatuko dira; 16:30etik 17:30era LH 1 eta 3 arteko haurrentzako ikastaroa eskainiko da eta 17:30etik 19:30era LH4 eta DBH bitartekoentzakoa.

 

Taldeak mugatuak izango dira eta ikastaroa egiteko ezinbestekoa izango da patinak eta kaskoa eramatea. Izena igerilekuan eman beharko da. Kirol Patronatuko bazkideek 20€ ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 30€.

 
 
Zu hemen zaude: Hasiera Berriak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information