Matroigeriketa ikastaroak larunbatetan

MatroIgeriketa Kartela 2023 EUS2Urtero bezala, apiriletik ekainera “Matroigeriketa Ikastaroak” antolatuko ditugu larunbatetan.

Izena emateko, eskaera igerilekuan bete beharko duzue honako data hauetan

Otsailak 22, 23 eta 24.

HAURTXO TXIKIEN UR JARDUEREN JUSTIFIKAZIOA:
• Urak dituen hainbat propietatea (grabitate eza, airea baino 12 aldiz trinkoagoa, dentsoagoa...) abantaila bat da haurra jaso eta bere lehen mugimenduak estimulatzeko.

• Adin hauetan haurrek zailtazunak izan ohi dituzte lurrean zutik egoteko eta bizkarra zuzen jartzeko. Uretan, adiz, ez dute mugitzeko inongo arazorik izaten.

• Haurtxoak propiozeptiboak diren sentsazioak bizi ditzake, besteak beste uretan murgiltzen denean edota luzera-ardatzean bira ematean buruz beheratik buruz gorara jartzera pasatzen denean.

• Haurtxoa etzanda dagoenean bere kinestesia hobetzen du eta ondorioz, propiozepzioa. Demostraturik dago estimulazio goiztiar baterako ur jarduerak tresnarik baliagarrienetarikoak
direla.

• Ur ekintzek haurtxoaren garapen ebolutiboaren prozesuan laguntzea bilatzen dute. Bere esperientzia psikomotriz, kongnitibo eta sozio afektiboak hornituko dituen jarduera anitzen bitartez. Azken finean, haurtxoaren garapen integrala erraztea ur-ingurugiroari moldatzen progresibo baten bitartez.

ABANTAILAK: Haurtxoei ur jarduerek ekartzen dizkien onurak

• Psikomotor garapena: Ibiltzen ez dakiten haurtxoentzat, ura, izugarrizko posibilitateak eskaintzen ditu. Mugitzeko modu ezberdinak aurkituko ditu. Adin goiztiar batetan hasten dira lantzen desplazamenduak, distanziak eta guztia motriz koordinazioan nabarmenduko da.

• Bihotz – arnasketa sistema sendotu: Ur ekintzak bihotza eta birikak indartzen ditu. Uretan egiten den lan arnasketari esker odolaren leku aldatze eta oxigenazioaren eraginkortasuna handitzen ditu.

• Inmunologia sistema sendontzen du.

• Adimen – konzientea gehiagotzen da: Demostraturik dago, lehenengo bi urteetan ur – ekintzat egin duten haurtxoek, ingurugiroaren pertzepzio handiago garatzen dutela, eta honekin batera
kreatibitatea eta behatzeko ahalmena. Urak haurraren jolasteko gaitasunak estimulatzen du eta ondorioz etorkizuneko ikasketetarako ere onuragarria izango da.

• Guraso – haurtxoan arteko harreman afektibo eta kognitiboa sendotzea da.

• Jolas giro batetan sozializatzen hasten da, pertsona bezala bere ingurigiroan naturaltasunez garatuz. Beste haurtxoekin dituzten esperientziak hauentzat oso lagungarriak dira. Haurtxoak
taldean mugitzeko eta komunikatzeko konfiantza handiagotzen du.

• Bizi iraupen trebetasunak garatzen ditu.

• Haurtxoari lasaitzen laguntzen dio

• Haurtxoari segurtasun handiago izaten laguntzen dio.

 
 
Zu hemen zaude: Hasiera Berriak Matroigeriketa ikastaroak larunbatetan

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information