Martxoaren 4tik 8ra bitartean irekiko da hirugarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea. Hiruhileko honetan haurtxo txikien igeriketa ikastaroa ere eskainiko da, larunbatetan.


Haurren igeriketako hirugarren hiruhilekoa 2024ko apirilaren 8an hasi eta ekainaren 20an amaituko da. Bigarren hiruhilekoko ikastaroan parte hartu dutenek lehentasuna izango dute eta harreran adierazi beharko dute ikastaroan jarraitu nahi duten ala ez. Jarraitu nahi ez dutenek, baja orria bete beharko dute. Izen emate berrietarako, izen emate orriak harreran jaso eta beteta itzuli beharko dira. Geratzen diren plazak zozketa bidez esleituko dira, izen emateak dauden plazak baino gehiago diren kasuetan.


Talde berriak adina eta mailaren arabera antolatuko dira eta kontuan hartuko dira bigarren hiruhilekoko ikastaroetako balorazio fitxak.


Horrez gain, hiruhileko honetan haurtxo txikien igeriketa ikastaroa ere eskainiko da, 7 hilabetetik 2 urtera bitarteko haurrentzat. Ikastaroa apirilaren 13tik ekainaren 29ra bitarte izango da, larunbatero (12 saio). Ikastaro honetarako izen ematea egiteko, izen emate orriak bete eta harreran itzuli beharko dira.


Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, gerturatu igerilekuko harrerara edo deitu 943814121 telefonora.

Matroigeriketa 2024

Azpeitiko Udalak patinaje ikastaroa antolatu du patinetan ibiltzen ikasi edo beren teknika hobetu nahi duten haur eta helduentzat. Otsailetik apirilera bitartean egingo da ikastaroa eta helduei (hasi berrientzako zein patinetan moldatzen direnentzakoan) eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ikastaroa izango da (adinaren arabera, bi talde egingo dira).
Helduentzako bi talde osatuko dira: hasi berrientzako taldeak 10:00etatik 11:30era izango du klasea, eta, patinetan ondo moldatzen direnen taldeak 11:30etik 13:00etara. Haurrentzako ere bi talde osatuko dira eta arratsaldez izango dute ikastaroa; 17:00etatik 18:30era LH 1 eta 3 arteko haurrentzako ikastaroa eskainiko da eta 18:30etik 20:00etara LH4tik LH6ra bitartekoentzakoa. Taldeak mugatuak izango dira eta ikastaroa egiteko ezinbestekoa izango da patinak eta kaskoa eramatea.

Izena igerilekuan eman beharko da. Kirol Patronatuko bazkideek 50€ ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 75€.
Ikastaroaren datak:

Otsailak 3-4, 17 eta 18
Martxoak 2-3 eta 9-10
Apirilak 13-14 eta 27-28

IKUSI IKASTAROAREN KARTELA

Urte amaierarekin batera, 2024ko urteko abonuak berritzeko lanari ekingo dio Azpeitiko Kirol Patronatuak. Hori horrela, abonu sistemaren inguruko hainbat ohar helarazi nahi dizkie bazkideei.

Alde batetik, Azpeitiko Kirol Patronatuko bazkidetzan 18 urtetik gorako ikaslea izateagatik, langabezian egoteagatik edo gutxieneko errentagatik hobaria jasotzen dutenek, abenduaren 19a baino lehen egunertau beharko dituzte agiriak, datorren urteko kuotan hobaria aplikatzen jarraitu ahal izateko. Agiria jaso ezean, ezingo dira ezarri orain arte jasotako hobariak.

Agiriak igerilekuko harreran edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan aurkeztu daitezke.

Bestetik, abenduaren 29ra arteko epea egongo da 2024ko urteko kuotan baja emateko. Horretarako, baja orria aurkeztu beharko da igerilekuko harreran. Baja eman ezean,  2024ko bazkidetza automatikoki berrituko da.

Horrez gain, kuota ordainketa bakarrean egin nahi izanez gero, hala adierazi beharko da. Bestela, automatikoki hilabeteko kuoten bitartez egingo da abonuaren ordainketa.

Azkenik, 2024ko kuotek %3ko igoera izango dute, 2023ko urriaren 3an egindako Osoko Bilkuran adostutakoaren arabera. Informazio zehatza Kirol Patronatuko webgunean kontsultatzeko aukera egongo da laister.

Azaroaren 27tik abenduaren 1era bitartean irekiko da bigarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea. Ikastaroak 2024ko urtarrilaren 8an hasi eta martxoaren 22an amaituko dira.

Lehenengo hiruhilekoko ikastaroan parte hartu dutenek lehentasuna izango dute eta harreran adierazi beharko dute ikastaroan jarraitu nahi duten ala ez. Jarraitu nahi ez dutenek, baja orria bete beharko dute. Gainotzekoek, izen emate orriak harreran jaso eta beteta itzuli beharko dituzte. Geratzen diren plazak zozketa bidez esleituko dira, izen emateak dauden plazak baino gehiago diren kasuetan.

Taldeak adina eta mailaren arabera egingo dira eta kontuan hartuko dira lehenengo hiruhilekoko ikastaroetako balorazio fitxak.

Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, gerturatu igerilekuko harrerara edo deitu 943814121 telefonora.

 
 
Zu hemen zaude: Hasiera Berriak

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information