Kiroltxartela mugiment

kiroltxertua

Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak Eusko Jaurlaritzak sustatutako Mugiment Kirol Txartelarekin bat
egin du.

Mugiment Kirol Txartela "txartel birtual" bat da, non udalerrien kirol zerbitzuetako bazkideek programari atxikitutako beste udalerri batzuen instalazioetara joan ahal diren, hau da, txartel birtual horrekin Azpeitiko Udal Kirol Patronatuko bazkideek, programari atxikitako EAEko beste udalerrietako kirol-instalazioak erabil ditzakete.

Era berean, ekimenean integratuta dauden herrietako kirol zerbitzuetara abonatuta daudenek Azpeitiko instalazioak eta zerbitzuak erabili ahal izango dituzte.
Erabiltzaileek ez dute kostu gehigarririk ordaindu beharko, instalazioetara doan sartu ahal izango dira –sarrera ordaindu gabe– eta ikastaroetarako edo kantxak eta pistak erreserbatzeko abonatutako pertsonen tarifa berberak izango dituzte.

Ekimenari atxikitako herri bakoitzak bere zerbitzu eta ordutegi-eskaintza ezarri du Mugiment Kirol Txartela dutenentzat. Kiroldegi bakoitzean kontsulta daiteke.
Helburua kirola eta ariketa fisikoa sustatzea da, herritarreei hainbat kirol-gunetarako sarbidea erraztea eta ikastaro eta kirol modalitateen eskaintza handitzea, pertsonen bizilekuko udalerriko baliabideetatik haratago.

NOLA JEITSI MUGIMENT KIROL TXARTELA

Mugiment Kirol Txartelaren zerbitzuez baliatzeko baldintza bakarra da Kirol Patronatuko bazkidea izatea.

Doakoa eta birtuala denez, interneteko konexioa duen gailu mugikor bat baino ez da behar Mugiment Kirol Txartelaren aplikazioa deskargatzeko. Google Play-n eta App Store-n dago eskuragarri.

Deskargatu eta instalatu ondoren, erregistratu egin behar da eta datu pertsonalak, helbide elektronikoa eta NANa eman behar dira, zein kirol entitateri ordaindu edo abonatu zaion adieraziz. Dagokion entitateko kide dela egiaztatu ondoren, jakinarazpen bat jasoko da eta Mugiment Kirol Txartela erabiltzen hasi ahal izango da.

Erabilera edo sarbide bakoitzean, erabiltzaileak txartel digitala erakutsi beharko du gailu mugikorrean, NANarekin batera, eta kirol-instalazioaren arduradunak egiaztapen-kode bat jarriko du erabiltzailearen gailuan, eta instalazioan sartzeko aukera emango zaio.

Ekimenari atxikitako herri bakoitzak bere zerbitzu eta ordutegi eskaintza ezarri du Mugiment Kirol Txartela dutenentzat. Kiroldegi bakoitzean kontsulta daiteke.

MUGIMENT TXARTELA, BALANTZEA

Mugiment Txartelarekin bat eginda 48 izango dira guztira Euskal Autonomia Erkidegoan egitasmoarekin bat egiten duten udalerriak. Gipuzkoan 15 udalerri daude Mugiment Txarlearekin bat eginda (Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Eskoriatza, Oñati, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa eta Getaria), Araban bi udalerri (Amurrio eta Laudio) eta Bizkaian 31 udalerri daude (Amorebieta-Etxano, Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua eta Bilbo).

Mugiment KirolTxartela erabili ahal izateko beharrezkoa da aurretik norbere udalerriko kirol instalazioetan abonatuta egotea. Gaur egun, guztira, 225.000 abonatuk erabil dezakete Mugiment kirol txartela. Proiektua 2017an modu pilotuan abiarazi zenetik, 70.896 kirol-erabilera erregistratu dira.

LABURPENA ------------

HELBURUAK

Mugiment Kirol Txartelaren helburua da kirola sustatzea eta herritarrei egindako kirol eskaintza handitzea.


DOHAINIK

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektu bat da, atxikitako udalerrikin batera.


ZURE MUGIKORREAN

Txartel birtuala denez, Mugiment KirolTxartela APPa baino ez da instalatu behar, Google Play eta App Storen dago.


ABONAMENDU BAKARRA

Udalerri bakoitzeko abonatuak beste udalen kirol instalazioetara sartu ahalko dira, gastu gehigarririk gabe, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera.


UDALERRIAK

Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa, Getaria, Zornotza, Bilbo eta Azpeitia.

INSTALAZIOAK

Gaur egun, Mugiment Kirol Txartela 88 kirol instalaziotan erabil daiteke, kiroldegiak, frontoiak eta igerilekuak barne.

 

 
 
Está aquí: Inicio Noticias Kiroltxartela mugiment

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information