Berriak
2024KO ABONUAK BERRITZEARI BURUZKO INFORMAZIOA
Urte amaierarekin batera, 2024ko urteko abonuak berritzeko lanari ekingo dio Azpeitiko Kirol Patronatuak. Hori horrela, abonu sistemaren inguruko hainbat ohar helarazi nahi dizkie bazkideei.
Alde batetik, Azpeitiko Kirol Patronatuko bazkidetzan 18 urtetik gorako ikaslea izateagatik, langabezian egoteagatik edo gutxieneko errentagatik hobaria jasotzen dutenek, abenduaren 19a baino lehen egunertau beharko dituzte agiriak, datorren urteko kuotan hobaria aplikatzen jarraitu ahal izateko. Agiria jaso ezean, ezingo dira ezarri orain arte jasotako hobariak.
Agiriak igerilekuko harreran edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan aurkeztu daitezke.
Bestetik, abenduaren 29ra arteko epea egongo da 2024ko urteko kuotan baja emateko. Horretarako, baja orria aurkeztu beharko da igerilekuko harreran. Baja eman ezean, 2024ko bazkidetza automatikoki berrituko da.
Horrez gain, kuota ordainketa bakarrean egin nahi izanez gero, hala adierazi beharko da. Bestela, automatikoki hilabeteko kuoten bitartez egingo da abonuaren ordainketa.
Azkenik, 2024ko kuotek %3ko igoera izango dute, 2023ko urriaren 3an egindako Osoko Bilkuran adostutakoaren arabera. Informazio zehatza Kirol Patronatuko webgunean kontsultatzeko aukera egongo da laister.
Azaroaren 27an zabalduko da haurren igeriketako bigarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea
Azaroaren 27tik abenduaren 1era bitartean irekiko da bigarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea. Ikastaroak 2024ko urtarrilaren 8an hasi eta martxoaren 22an amaituko dira.
Lehenengo hiruhilekoko ikastaroan parte hartu dutenek lehentasuna izango dute eta harreran adierazi beharko dute ikastaroan jarraitu nahi duten ala ez. Jarraitu nahi ez dutenek, baja orria bete beharko dute. Gainotzekoek, izen emate orriak harreran jaso eta beteta itzuli beharko dituzte. Geratzen diren plazak zozketa bidez esleituko dira, izen emateak dauden plazak baino gehiago diren kasuetan.
Taldeak adina eta mailaren arabera egingo dira eta kontuan hartuko dira lehenengo hiruhilekoko ikastaroetako balorazio fitxak.
Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, gerturatu igerilekuko harrerara edo deitu 943814121 telefonora.
2023-2024 ikastaroak
Haur, gazte eta helduentzako kirol jarduera eskaintza zabala izango da 2023-2024 ikasturtean.
Izena emateko epea irailaren 11tik 17ra bitartean irekiko da. Izen emate orriak harreran jaso eta beteta itzuli behar dira. Ikastaroetan gehienezko pertsona kopurua gainditzen den kasuetan, zozketa egingo da.
Urtero bezala, 2023-2024 ikasturterako eskaintza zabala prestatu du Kirol Patronatuak. Ikusi eskaintza hemen.
Ikastaro guztiak urriaren 2an hasiko dira. Aretoko ikastaro guztiek zein helduen igeriketako ikastaroek ikasturte osoko iraupena izango dute, urritik ekainera bitarte, hain zuzen ere. Haurren igeriketako jarduerek, aldiz, 3 hilabeteko iraupena izango dute eta ikastaro bakoitzaren hasieran izen emate epe berri bat irekiko da.
Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, gerturatu igerilekuko harrerara edo deitu 943814121 telefonora.
Abuztuaren 2tik 13ra igerileku estalia itxita egongo da, urteko mantentze lanak direla eta
Uztailaren 30 eta 31n, berriz, kirol instalazioak itxita egongo dira, herriko festak direlako.
Urtero bezala, abuztuko lehen egunak erabiliko dira 6 kaleko igerilekuko eta igerileku txikiko beharrezko mantentze lanak egiteko. Hori horrela, abuztuaren 2tik 13ra ez dira erabilgarri egongo instalazio horiek. Igerilekuko gainontzeko zerbitzuak (gimnasioa eta sauna) erabilgarri egongo dira, abuztuko ordutegian. Horrez gain, gogoratu, uztailaren 30 eta 31n, eta abuztuaren 1ean, igerilekuko eraikina itxita egongo dela, herriko festak direla eta.
Abuztuko ordutegia, honakoa da:
- Astelehenetik larunbatera: 9:00-13:00 / 16:00-20:00
- Igande eta jai egunetan: 9:00-14:00
Bestalde, kirolegia ere itxita egongo da uztailaren 30tik abuztuaren 13ra bitarte. Gainontzean, urteko egutegian egongo da irekita.
Azkenik, gogoratu kanpoko igerilekua irailaren 10era arte irekita dagoela, egunero, 11:00tatik 20:00tara.